XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erreboluzioneko zombait gerthakari

BADAKIKEGU denek nola 1789ko nahasmenduan eta bereziki, 1792tik lekhora, Terreur deithu demboran, anhitz itsuskeriaz izan zela Frantzia belztua eta goibeldua bezala.

Bainan gure Herri maitean zer gerthatu zen eta gure chokhoak haimbertze auhen eta oinhazeren erdian funtsez zer sofritu duen ikhertzeak iduri zauku balio lukeela.

Dakiguna ere da, barne gerla hori aphezen eta aberatsen edo, hobeki erraiteko (nahiz erdaraz), delako noble edo aristocrat-en kontra zela jokatu.

Bainan nor ziren, horrela, hoin itsuski eta tzarki oldartzen zirenak ordu arte gutiz gehienek itchuraz bederen errespetuz inguratuak zauzkaten jende eta gauza ohoragarrieneri?.

Ogi kharmin horren altchagarria zer eta nun zen?.

Parisen eta inguruetan badakigu nor eta nolakoak ziren.

Altchadura edo nahaskeria guzietan gerthatzen den bezala, deus handirik balio ez duten gizonak ziren aintzindari eta gidari.

Gero horien segidan eta ondotik zohazin beldurrez eta beren buruak nolazpeit salbatu beharrez edo ustez, horiek bezala, nahiz gogoz kontra, egiten zutenak.

Eta hautarik bazen ehunka, milaka alde orotan, gizon guti zelakotz orduan orai bezala.

- Bainan Eskualdunetan ba othe zen arima aski herraturik horiekin bat egiteko, horien moldean agertzeko?.

Eta ez baziren berenaz ari, zoin ziren Pariseko buruzagiekin zituzketen estekak eta zoin izan dira Parisekoen manuz egin dituzten lan tzarrak?.